Francoren bilobari gutuna antzezlana, igandean Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 9a, 01:00

Igande honetan, otsailak 12, Francoren bilobari gutuna antzezlana eskainiko da Gurea antzokian arratsaldeko 19:30etan. Sarrerak Gurea antzokiko leihatilan jarriko dituzte salgai igandean bertan, 18:00etatik aurrera:

Artedrama. Le Petit Théatre de Pain. Dejabu Pantin laborategia.
Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzia.
Zuzendaria: Ximun Fuchs.
Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola.

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina mediquen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan, eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Frankoren bilobari gutuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!