Puska biltzea larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 8a, 01:00

Larunbat honetan, Leizotz auzoan barrena ibiliko dira Axeri dantzariak, aurtengoan. Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua; han bertan jantzi eta Leizotz auzoko erronda egitera abiatzeko. Baserri atarietan Axeri Dantza osatzen duten zortzi dantza edo jokoetakoren bat edo beste egin ohi dute, txistularien doinuei jarraiki. 

Bosgarren urtea da baserri giroko inauteri hauxe ospatzen dela. Andoaingo lau baserri auzoetan (Buruntza, Goiburu, Leizotz eta Sorabilla) inauterien tradizioa zabaltzea du helburu, Axeri Dantza elkarteak antolatuta. Parte hartu nahi duenak, emailez ere eman dezake izena.
axeridantza@gmail.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!