PSE-EEk gogoan izan du Joseba Pagazaurtundua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Hamalau urte bete dira asteazken honetan ETAk Joseba Pagazaurtundua Andoaingo udaltzaina hil zuenetik. Urteurrenean Andoaingo PSE-EEk lore eskaintza egin du haren omenezko eskulturan, eta Maider Lainez bozeramaileak adierazpena irakurri du. Iragana ez ahazteko erregua egin du: "Sakondu dezagun elkarbizitzan, bai, baina oroituz eta memoria eginez".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!