'Urtain' antzezlana, lehen aldiz euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 8a, 01:00

Asvinenea elkartean taularatuko dute Urtain boxeolariaren bizitzan oinarritutako antzezlana, larunbat honetan. 2010ko Max sarietan arrakasta handia lortu zuen antzezlana, euskaraz eskainiko dute lehen aldiz. Adunako Zubitxiki industrigunean dago kokatuta Asvinenea elkartea, eta bertan izango da emanaldia, larunbatean, 19:00etan hasita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!