Nafarroako mendietara, Aizkardi mendi taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 6a, 01:00

Datorren iganderako, otsailak 12, Nafarroako mendietara irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Zilbeti (717m)-Oilarmendi (1213m), Adi (1452m)-Sorogain (821m) zeharkaldia egingo dute parte hartzaileek:

  

Irteeraren iraupena zazpi ordu ingurukoa izango da, 20 kilometroko luzera.
Izena emateko, 649717182 telefono zenbakira deitu behar da 20:00-22:00 edo Aizkardi aretora gerturatu,ostegunean ordutegi berdinean, otsailaren 9a baino lehen.
Irteera goizeko 07:00etan izango da (Otsailak 12), Olaederra kiroldegitik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!