Haizea eta euria izan ziren Santa Ageda bezperako protagonista nagusiak. Horrek, ordea, ez zituen izutu Zizurkil Goiko San Millan eskolako haur eta gurasoak. Makilak eskuan, kantuan aritu ziren etxez etxe arratsaldeko 16:00etan hasita. Iluntzean itzuli ziren plazara, eta elkarrekin afalduz amaitu zuten eguna.