Goizeko 11:00tan, Tolosaldeko adar guztietatik bizikleta martxa jendetsua abiatuko da Tolosara. Kalejira izango da bertan, Alondegia plazaraino Bonberenea txarangarekin batera iritsiko direlarik. Nahi duenak, bizikletak zaintzapean uzteko aukera izango du kultur etxeko areto nagusian. M19 ekitaldiaren aurkezpenaren ondoren, bazkari erraldoia izango da Alondegia plazan, karpen aterpean eta berogailuen goxotasunean. Umeentzat puzgarriak izango dira eta bazkalostean bertsolariak, trikitilariak eta DJ Bull, iluntzera arte.
Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko herriz herri. Amasa-Villabonaren kasuan, esaterako, Amasa okindegian, Iratzar, Erreka eta Iru Aldeta tabernetan edota Amasako Iturrigoxo jatetxean.