Ur eta zaborren tasak ordaintzeko laguntza eskaera egiteko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Zizurkilgo Udalak, ur eta zaborren tasa ordaintzeko laguntza eskatu nahi dutenentzako deialdia ireki du. Otsailaren 24ra arte egin ahal izango dute eskaera, Zizurkilgo udaletxean eta Joxe Arregi plazako Udal-bulegoetan:

Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute hobaria eskatu nahi dutenek:

- Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia.

- Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria:

  • Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitea behartuta ez dagoenaren agiria.
  • Langabezia-txartela eta Lanbidetik jasotzen den laguntzaren ziurtagiria.

- Foru Ogasunak emandako ondasun-agiriak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!