Guztira, 20 emakumek hartuko du parte eta baita adimen urritasuna duen gizonezko pilotari batek ere; goizeko 11:00tan hasita da txapelketa eta 13:00ak arte pala partidak izango dira Bearzana frontoian. Behar Zana elkartean bazkalduko dute jokalariek eta 15:30etatik aurrera, final-erdiak eta finala jokatuko dira.
Antolatzaileek giro aparta ziurtatu dute otsailaren 18rako eta nahi duen oro txapelketa ikustera gonbidatu dute.