Santa Ageda bezperako errondak

Santa Eskearen hotsak kale eta baserrietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 6a, 01:00

Bi talde aritu dira gaurko egunean Andoaingo baserri eta kaleetan barrena, Santa Ageda bezperako ohitura berrituz. Euriak ez die atzendu, eta kantariak umore onean irten dira kalera, aterkia esku batean eta makila bestean zituztela.

Goiburu [Argazkiak]

Larramendi Kultur Bazkuna [Argazkiak]

Goiburu auzoko biztanleak izan dira goiztiarrenak. Arratsaldeko 15:00etan abiatu dira San Estebandik, eta Txertueta, Urreizti eta Basogaineko baserrietako baserritarrei biista egin ostean, Bistaderrera abiatu dira. Goiburuko baserriak ez ezik Leizotz bailarako zenbaitetan ere egin dute erronda. Taldeak Ion Beloki bertsolaria bertso-kopletan izan du ondoan.

Larramendi Kultur Bazkunak bultzatutako bigarren taldea arratsaldeko 18:00etan abiatu da Doktor Huizi kaletik, Ramon Beraza zuzendariaren ardurapean. Euria goian behean, kantariek sendo eutsi diote kantatzeko gogoari, eta Goikoplazatik igaro ostean Zumearaino iritsi dira. Bidean Santa Ageda bezperan ohi den errepertorioa berritu dute, eta Andoainen sustraiak dituen “Otso beltza” abestia gehitu diote.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!