Orain arte proposamen "gutxi" jaso dituztela adierazi duten arren, internet bidezko parte hartzea handiagoa dela jakinarazi dute, 40 proposamen inguru jaso baitituzte modu horretan. Herritarrek azken momentuan parte hartuko dutela uste dute eta, beraz, azken egunetara begira daude. Otsailaren 12a arte izango dute herritarrek parte hartzeko aukera.