Urnietan Korrika batzordea osatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 3a, 01:00

Aurreko ostiralean martxan jarri zuten Korrika batzordea, eta bertara hezkuntza eta euskara mailako eragileak hurbildu ziren. Besteak beste, herriko hiru ikastetxeetako ordezkariak, eta AEK euskaltegiko eta Iñistorra euskaltzaleen biltzarreko ordezkariak.
Korrikaren datu zehatzak eskaini zituzten lehen bilera horretan. 

Apirilaren 4an Urnietan barrena:

Esaterako, aurten ere Korrika Andoaindik Hernanirako norabidean igaroko da. Zehazki, datorren apirilaren 4an goizeko 10:30ak aldera. Ikasleek, beraz, parte hartze zuzena izan dezakete euskararen lasterketan. Hori dela eta, aurten ez da Korrika Txikia antolatzea aurreikusten. Kultur jardueraren bat antolatzekotan dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!