Dantzarako gonbitea, Aiztondoko Denbora Bankuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 3a, 01:00

Aiztondoko Denbora Bankuak ekimen berria abiaraziko du gaur. Aurrerantzean, hileko lehen ostiraletan Alkizako balioanitzeko gelan bildu, eta 18:00etatik 20:30etara dantzan aritzeko aukera izango dute parte-hartzaile guztiek, doan. Dantza mota ezberdinak egingo dituzte; euskal dantzak, latinoak, afrikarrak... etab. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Alkizara joan ahal izateko autorik ez dutenekin, tren geltokian lotuko dute hitzordua, aurrez deituta. Info gehiago:  943 693  930 edo aiztondokodenborabankua@gmail.com.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!