Zubimusu Ikastolak esker ona adierazi die Kultur Astea aurrera ateratzen lagundutako guztiei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 3a, 01:00

Zubimusu Ikastolako arduradunek Kultur Astearen irakurketa egin dute. "X. Kultur Astea handia izan da, ekintza ugari eta gustagarriak antolatu dira, ikasleen gozamenerako. Dibertituz ikasteko aukera eman diete. Baina edizio honetarako borobildutako egitaraua antolatzea ezinezkoa zitekeen, hainbat eragile, elkarte eta norbanakoen eskutik ikastolak jaso duen laguntza jaso izan ez balu":

"Zubimusu Ikastolarekin bat egin dute, besteak beste, Kizkitza Arozenak eta Lurgi Zalakainek, sexu heziketan eta dantza afrikarretan murgilaraziz; Leire Bilbao, Juan Kruz Igerabide eta Migel Angel Mintegi idazleek; Behar Zana Elkarteak edota Kiki eta Koko pailazoek. Eta nola ez, lagundu duten guraso eta irakasleek.

Zubimusu Ikastolak bere esker ona adierazi die euren laguntza eman duten guztiei. “Ahaleginak merezi izan du. Aparteko Aste Kulturala izan da eta harro gaude euren  ekarpena egin duten guztiengatik. Benetan jaso ezazue gure esker ona”, dio Ana Santamaria zuzendariak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!