Korrika batzordearen lehen bilera asteartean balio anitzeko gelan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 7a, 01:00

20. Korrika apirilaren 4an igaroko da Amasa-Villabonatik eta festaren inguruan ekimen ezberdinak antolatzeko, Korrika batzordea osatu nahi da herrian. Otsailaren 7rako egin dute deialdia arratsaldeko 19:30etan udaletxeko balio anitzeko gelan. Korrikaren bultzatzaileek, Amasa-Villabonako herritar guztiei egin die batzorde ireki horretan parte hartzeko deia. "Korrikaren antolaketak herritarren inplikazioa eskatzen du, animatu eta parte hartu!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!