Proposamenak aurkezteko aukera Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 2a, 01:00

Udalak parte hartze prozesua abiatu du, inbertsioen artetik ehun mila euroko partida herritarrek erabakitzeko. Besteak beste,  Udal-eskumenekoak diren proposamenak egin beharko dira, hala nola, obrak, hirigintza eta mantentze-lanak.

Informazio karpa datozen egunetan:

Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarri izan behar dute.  Proposamenak Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Denda Berri, Anbulatorioa edota ikastetxeetan aurkez daitezke hilaren 12a baino lehen.

Informazio karpa:
Otsailak 3, ostirala:

10:00-14:30 Etxeberri plaza.
17:00-20:00 Guria ondoan.

Otsailak 4, larunbata:
10:00-14:30 S.Juan plaza.
17:00-20:00 Kiroldegia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!