Gidabaimena euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 2a, 01:00

2016an gidabaimena eskuratzeko azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu zuten Beterri-Buruntzako hiritarren artean 400 euroko hamar sari zozketatu zituzten. Sarituen berri aurreko ostiralean eman zuten. 

Urnietan, autoeskola bakarra dagoela kontuan izanda, sari bakarra eman da. Irabazlea, Beñat Lizaso izan da.
Andoain herriari bi sari zegozkion eta hauexek izan dira irabazleak: Xabier Ibarguren eta Ainara Paredes.

ESKUALDE MAILAKO EKIMENA
Beterri-Buruntzako sei Udalek, euskara sustatu asmoz, eskualdeko autoeskolekin lankidetzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa aurrera daramate. Egitasmo horren helburua autoeskoletan matrikulatzen diren ikasleek B1 gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea da, eta azterketa ere euskaraz egitea. 2016koei dagokionez, ostiral eguerdian Lekaion egin zuten zozketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!