Sari potoloak Antia literatur lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa martxan da. Lanak aurkezteko epea zabalik dago, datorren martxoaren 31ra arte. Hiru maila desberdinetan sarituko dituzte lanak: haurrak, gazteak eta helduak.

Sariak, bikainak:

Sari potoloak
Haurren kategoria: 12 urtetik beherakoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Luzera: 2-4 orrialde.
Sariak:     1. saria: Tablet bat.
2. saria: Ebook bat.
3. saria: Ebook bat.
Gazteen kategoria: 12-16 urte bitartekoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Luzera: 3-8 orrikalde.
Sariak:    1. saria: 500 euro.
2. saria: 300 euro.
3. saria: 150 euro.

Helduen kategoria: herriko nahiz kanpoko idazle helduak. Lanen luzera 8-20 orrialdekoa izango da.
Sariak:     1. saria: 1.800 euro.
2. saria: 1.000 euro.

Oinarriak urnieta.eus webgunean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!