Errefuxiatuekin elkartasuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 1a, 01:00

Orain egun gutxi Urnietan ekinaldia antolatu zen Europako mugetan baldintza ezin kaskarragoetan pilatuta dauden errefuxiatuei laguntza bidaltzeko. Ekinaldian urnietarrek mantak, berokiak, galtzak, jertseak, berotzeko arropak, botak... denetarik eman dute. 

Parrokiko bolondresek horiek guztiak sailkatu eta kutxatan sartu ondoren, Tolosako San Frantzisko elizara eraman zituzten, beste ehunka herritarrek emandakoekin bat egiteko. Furgoneta goraino beteta eraman zuten urnietarrek Tolosara, errefuxiatuei helarazteko. Ekinaldian lanean jardun duten bolondresek ahalegina guztiz arrakastatsua izan dela aditzera eman nahi diete urnietarrei, eta bide batez esker ona adierazi arropa eman duten herritar guztiei, Aiurri astekariari, Sarobeko antzerki taldekoei eta Urnietako Parrokiari berari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!