Otaño ikastetxeko jarduna plazara atera zuten atzo

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 1a, 01:00

Eskolako ohiko lan eta jarduna plazara atera zuten atzo arratsaldean Pedro Mari Otaño ikastetxeko kideek. Taldetan banatuta, ekintza ezberdinetan aritu ziren; arte tailerra, irratia, azoka, ipuin kontaketa, eskulanak..., bertan izan zen hainbat guraso eta senide, eta baita Fraisoroko aiton-amona talde bat ere. Eskolan egiten dutena herriari erakustea zen atzoko ekimenaren helburua eta arratsaldea borobiltzeko, txokolate goxoa dastatzeko aukera ere izan zuten gaztetxoek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!