Santa Ageda bezperako errondak

Zubimusu ikastolako kideak kantuan, Santa Ageda bezperan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko ots. 1a, 01:00

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Villabonako kaleetan zehar kantu erronda egingo dute Zubimusu ikastolako kideek. "Larunbata denez eta guraso askok jai izango duzuelakoan, gurekin eta zuen seme-alabekin ateratzea animatzen zaituztegu", dei egin dute:

Goizeko 11:00tan Zentroko eraikinetik aterako dira eta 13:00ak aldera bukatuko dute saioa Berdura Plazan. Bertan, DBH 3. mailako ikasleak mokaduren bat saltzen egongo dira ikasketa bidaiarako dirua ateratzeko asmoz. "Baserritar jantzia eta makila prestatzen joan! Zatozte gurekin!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!