Sahararako janari bilketaren azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 31a, 01:00

Andoaingo Hurria Sahara taldeak herriko hainbat denda eta ikastetxeetan urteroko janari bilketari ekin dio, Euskal Herritik antolatzen den Piztu Itxaropena karabanaren  bidez errefuxiatu saharauien kanpalekuetara elikagaiak iritsi bidali ahal izateko. Otsailaren 4a izango da azken eguna.

Saltokiak:

Arroza, lekaleak, azukrea, atuna eta pasta dira jasotzen diren elikagaiak.

  • EROSKI (Ondarreta eta Zumea).
  • BM.
  • Super Amara.
  • Coviran Etxeberrrieta eta Karrika.
  • Telletxea denda.

 

Kanpaina hasi zenetik, ikastetxe eta dendetatik jada 5000 kilo jaso dira, baina kilo bakoitza ezinbestekoa da, azken urteetan ugaritu diren giza krisialdiak direla eta  Tindouf-eko kanpamentuetara iristen ziren laguntzetan murrizketak ere egon direlako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!