Tolosaldeko Giltzarriak adostu du martxoaren 19rako galdera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 31a, 01:00

Tolosaldeko Giltzarriak datorren martxoaren 19an egingo den galdeketarako galdera zehaztu du dagoeneko: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?".
Bihar, otsailak 1, 'Zertarako erabaki?' mahai-ingurua antolatu du Tolosako Leidor antzokian 19:00etatik aurrera, Bernanrdo Atxaga, Marian Beitialarrangoitia, Garbiñe Biurrun eta Luke Uribe-Etxebarriarekin. Arantxi Padilla arituko da moderatzaile.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!