San Millan eskolako haur eta gurasoek Santa Ageda bezperako kantu erronda egingo dute larunbat arratsaldean. Mendi bailarako baserri eta etxeetan barrena ibiliko dira, trikiti doinuen laguntzaz, Santa Ageda bezperako koplak abesten. Plazara itzulitakoan, elkarrekin afalduz borobilduko dute eguna. Eskean bildutako dirua Elikagai bankura bideratuko dute Urkamendi guraso elkarteko kideek.