Ainara Altuna ilustratzailearen artista tailerrerako izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 31a, 01:00

Datorren larunbatean, otsailak 4, Ainara Altuna ilustratzaileak artista tailerra eskainiko du Atxulondo kultur etxean 10:00etatik 12:00etara. Tailerrean parte hartzeko izen-ematea, bihar, otsailak 1, amaituko da Udal bulegoetan:

Ulertezinak zaizkigun sentimenduak nola irudikatu erakutsiko du Ainara Altunak tailerrean. Doakoa izango da eta nahi duen orok eman dezake izena. Hori bai, 12 urtez azpiko gaztetxoek heldu batekin lagundutagerturatu behar dute.

Era berean, otsailaren 4ra arte ikusgai egongo da artista lasartearraren 'Ulertezinaren lanbro azpian' erakusketa, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gelan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!