Dantzariak arin, Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 31a, 01:00

Larunbat arratsaldean Aurresku eta Soinu Zahar txapelketako kanporaketa saioa jokatu zen Gurea antzokian. Elgoibartarra izan zen aurreskularirik onena, legazpiarra Soinu Zaharretako dantzaririk arinena.

Arratsaldeko 17:00etan eman zitzaion hasiera Aurresku eta Soinu Zahar txapelketari Gurea antzokian. Bi orduz aritu ziren dantzariak euren onena erakutsi nahian. Bakarkako dantza lehia izanik, urduritasuna agerikoa izan ohi da halako txapelketatan eta halaxe sumatzen zen Gurea antzokiaren inguruan ere, baina behin taula gainera igota, agerian utzi zuten euren maila.

Ondorengo hauexek larunbatean lehen hiru postuetan geratu ziren dantzariak:

SOINU ZAHARRAK

1.- Irati Olaizola (Legazpi). 152,74 puntu.

2.- Maddi Etxeberria (Asteasu). 146,30 puntu.

3.- Maitane Irurzun (Aduna). 144,70 puntu.

AURRESKUA

1.- Gaizka Uranga (Elgoibar). 106 puntu.

2.- Iker Belitxon (Lezo). 104,95 puntu.

3.- Danel Serrano (Lezo). 103,30 puntu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!