Otaño ikastetxea, plazara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 30a, 01:00

Liburuak, arkatzak eta koadernoak hartu, eta plazan elkartuko dira bihar, 15:30etatik aurrera, Otaño ikastetxeko haur, irakasle eta gurasoak. Egunerokoan egiten duten lana herritarrei erakustea da ekimenaren helburua. Txoko ezberdinetan banaturik arituko dira; tertuliak, esperimentazioa, ipuin kontaketak, artea, irratia, baratzeko produktuen azoka eta beste hainbat jarduera landuz. Ikas-komunitateko bideoa ikusi eta txokolate beroa dastatuz amaituko dute ekitaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!