Beterri-Aiztondoko hiru talde, Herriarteko bertsolari txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 30a, 01:00

Eskualdeko hiru talde arituko dira Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketan. 38 talde lehiatuko dira eta tartean izango dira Andoaingo Punttuka, Amasa-Villabonako Am...ona eta Zizurkil-Asteasuko Karidadeko Benta. Otsailaren 17an ekingo diote lehiari Amasa-Villabona eta Zizurkil-Asteasuko taldeek, andoaindarrek berriz, otsailaren 24an. Hamabi taldetan banatuta antolatu dute txapelketaren lehen fasea eta talde bakoitzeko partaide bakarra pasako da hurrengo fasera. Maiatzaren 27an jokatuko da final handia, Azpeitian.

Hona, eskualdeko taldeek txapelketaren lehen fasean izango dituzten aurkariak eta saio egunak:

 

- Karidadeko benta- Ran rober ran (Zarautz), Otsailak 17.

- Am…ona- Arnope (Mutriku Deba Mendaro), Otsailak 17.

- Itziarko bertso eskola-Punttuka. Otsailak 24.

- Punttuka-Txingudi 2 (Irun) Martxoak 10.

- Hernani 2- Am...ona. Martxoak 10.

- Txinparta 2 (Oñati)- Karidadeko benta. Martxoak 12.

 

 

 

 

Karidadeko benta Zizurkil-Asteasu
Haritz Mujika (bertsolaria)
Joseba Otaegi (bertsolaria)
Unai Mendizabal (bertsolaria)
Mikel Maiz (ordezkaria)
Igotz Alkorta (gai-jartzailea)
Jon Ormazabal (epailea)

Punttuka  Andoain
Jon Eskudero (bertsolaria)
Aritz Eskudero (bertsolaria)
Ion Beloki (bertsolaria)
Unai Ormaetxea (gai-jartzailea)
Arkaitz Lasarte (epailea)
Miren Lopez de Muniain (ordezkaria)

Am…ona! Amasa-Villabona
Ander Goikoetxea (ordezkaria)
Beñat Iguaran (bertsolaria)
Oihana Iguaran (bertsolaria)
Amaia Agirre (bertsolaria)
Aritz Garin (epailea)
Iñaki Otaegi (gai-jartzailea)

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!