Etxekoen eta adiskideen omenalditxoa Hiazintori

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 30a, 01:00

Urtarrilaren 22ko goizean Hiazinto Fernandorenaren etxekoek eta lagunek omenalditxoa egin zioten hain maitea zuen Muliskogainean. Taldean Besabitik abiatu ziren, aztarnategi megalitikora iritsi ziren arte. Bertan “Txoria txori” eta “Xalbadorren heriotzean” kantuak abestu zituzten. Omenaldi ekitaldira hurbildu zirenek, Hiazintoren izaera eta ibilbidea hizpide izan zuten joan-etorrian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!