Korrika batzordea osatu dute Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 30a, 01:00

Aurreko astean eratu zen Andoaingo Korrika batzordea, bertako euskara, gizarte, irakaskuntza eta kultur mailako eragileek osatuta. Irekia da batzordea, eta edonork har dezake parte; alde horretatik, bertan parte hartzeko edo ideiaren bat proposatzeko gonbidapena luzatu zuen batzorde eratu berriak. 

Gonbidapena herriko elkarteei ere luzatu zieten, Korrika herrian barrena igarotzen denean kilometro bat har dezaten. 
AEK euskaltegian egin zuten lehen bilkuran, batzordeak Korrika girotzeko egingarri izan daitezkeen zenbait ekimen eta ekitaldi landu zuen. Hurrengo bilera datorren otsailaren 20an izango da. AEKren egoitzan bertan, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Dagoeneko lehen ekitaldia zehaztu da Korrika kulturalaren baitan. "Erradikala gara" izenburua duen bertsoaren inguruko ikuskizuna da, Beatriz Egizabal eta Ane Labakaren eskutik dator. Basteron eskainiko dute martxoaren 11n, larunbatarekin.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!