Ustez sutea piztu zuen pertsona atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 30a, 01:00

Joan zen urtarrilaren 26an Ama Kandida etorbidean piztu zuen sutearen ustezko egileak bere burua entregatu zuen igande goizean, Ertzaintzak Tolosan duen komisaldegian. Sutea bere logelan piztu zen, eta hasieratik ihes eginda zegoen. Lehen egunetik sare sozialetan haren izena eta irudiak zabaldu zituzten Andoaingo hainbat pertsonek, gertaerarekin lotura zuzena zuela adieraziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!