Sutea Kale Nagusiko etxebizitza batean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 30a, 01:00

Bart gauean sute berria piztu da Andoainen, Kale Nagusiko etxebizitza batean. Logela batean izan da, manta elektriko batek sortutako kortozirkuitu baten ondorioz. Kalte materialak arinak izan dira etxean zirenak berehala konturatu direlako.

Albistearen jarraipena:

 

 

Logelan zirenak berehala jabetu dira, eta une horretan sute txikia toalla batekin itzali dute. Kearen usaina kentzeko asmoarekin, leihoa zabaldu dute eta sartu den oxigenoarekin sutea berpiztu egin da. Suhiltzaileak orduan deitu dituzte, eta haiek gela horretan bertan sortutako sutea itzali dute aparteko arazorik gabe.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!