Banketxeei kalean kutxazain automatikoak edukitzeagatik tasa kobratzeko proposamena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 26a, 01:00

Amasa-Villabonako EH Bilduk kalean kutxazain automatikoak edukitzeagatik banketxeei tasa kobratzea proposatu du Udalean:

Amasa-Villabonako EH Bilduko Udal taldeak proposamen berri bat osatu eta Udalean ofizialki erregistratu du: Udal tasa berri bat indarrean jartzea da koalizio abertzale eta ezkertiarrak EAJko alkatetzaren mahai gainean jarri duen aukera. “Zehazki, banka enpresa pribatuek Villabonako kaleetan dituzten kutxazain automatikoei ezarriko litzaieke tasa berri hau, espazio publikoaz egiten duten erabileragatik. Dagoeneko Udal dezente dira kutxazain automatikoak kalean ezartzeagatik udal tasa bat kobratzen dutenak, besteak beste Madril eta Bartzelonako Udalak”. EH Bilduren ustez, erabat bidezkoa da urtero milaka milioiko irabaziak dituzten banka enpresa pribatu hauei “gure herriko espazio publikoa erabiltzen uzteagatik Udalari diru bat ordaindu behar izatea”.  

EH Bilduk Udalean erregistratu duen proposamenaren testua osorik:

ORDENANTZA FISKALEN ALDAKETA PROPOSAMENA

Amasa-Villabonako EH Bildu koalizioko Udal taldearen izenean, tasa berri bat osatu eta onartzea proposatzen dugu.

Tasa berri hau, banka enpresa pribatuek egiten duten Amasa-Villabonako espazio publikoaren erabilerari ezarriko zaio. Hau da, banka enpresa hauek kalean ezarrita dituzten kutxazain automatikoen eraginez gertatzen den lurzoru publikoaren erabilerari.

Hauek dira Amasa-Villabonako espazio publikoan kutxazain automatikoak ezarrita dituzten banka enpresak:

- Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Kale Nagusia 2
- Banco Sabadell, Kale Berria 28
- Banco Santander, Kale Berria 21-A
- Banco de Vasconia, Kale Berria 38
- Kutxabank, Larrea auzoa 9
- Caja Rural Kutxa, Kale Berria 43

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!