Urtarrilaren 31n, Euskararen lan mahaira biltzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 26a, 01:00

Datorren urtarrilaren 31n, Euskararen lan mahaia bilduko da arratsaldeko 17:30ean udaletxean. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana lantzeaz gain, 20. Korrika ere izango da hizpide. Euskara sailetik, herritar orori  parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie. Deialdia, jarraian:

Lau urtetik behin, Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana egin behar izaten du. 2017an zehar, 2018-2021 urte bitarteko plangintzaldia onartu behar du. Orain indarrean dagoen plangintzaldia, herriko eragileen artean diseinatu zen, hau da, parte hartu zuten eragileen artean arloz arloko helburuak finkatu ziren.

Oraingo honetan, Euskara Batzordean erabaki da eredu bera jarraituko dela hurrengo plangintzaldia diseinatzeko ere. Helburua izango da, herrian euskararen ikuspegitik dauden lehentasunak identifikatu, eta datozen lau urteetarako plangintza diseinatzea lehentasun horiei aurre egin ahal izateko.

Horretarako, aurrez bildu ginen eragileez gain, herriko beste gizarte eragileei, zein norbanakoei dei berezia egin nahi dizuegu lan-mahai horretan parte hartzeko, bakoitzak egin dezakeen ekarpena oso garrantzitsua baita gure herriarentzat.

Beraz, dei egiten dizuegu datorren urtarrilaren 31n, asteartean, arratsaldeko 17:30ean, Udaletxean egingo den bileran parte hartzeko. Bilera horretan Euskara Sustatzeko Ekintza Planaz gain, datorren 20. KORRIKAren gaia ere landuko da.

Gizarte eragileek, zein norbanakoek gai honetan egin dezakezuen ekarpena, oso garrantzitsua da guretzat. Animatu eta azaldu zaitezte!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!