Ondorio latzak utzi dituen sutea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 26a, 01:00

Gaur goizaldean sutea piztu da Ama Kandida etorbidean, zine eta bideo eskolaren pareko pabilioiaren gaikaldean. Ondorio latzak utzi ditu, 54 urteko pertsona bat hilik aurkitu baitute. Eta zaurituetako bat, antza denez, Gurutzetako Ospitalera eraman dute erredura larriekin.

Albistearen jarraipena:

Hildakoa 54 urte gizonezko bat da eta une honetan epailea etortzearen zain daude. Beste hiru zauritu gehiago daude, eta baten baten egoera larria izan daitekeela entzun da Ama Kandida etorbidean bertan. Ingurua Ertzaintzak itxita dauka, eta suhiltzaileek txakurren laguntzarekin ingurua miatzen eta aztertzen darraite. Ana Carrere alkatea bertan da eta Udalak zabaldu duen oharrarean arabera, Udala eta Aldundiko arduradunak elkarrekin ari dira egoera bideratzen.

Suhiltzaileen aldetik Donostialdeko eta Tolosaldeako lau parke ezberdinetatik hurbildu dira ezbeharrak sortutako sua eta kea amatatzera.

Gertaera ikertzen ari dira

Hipotesi ezberdinak zabalduta daude une hauetan. Ez da baztertzen baten batek sutea nahita piztu izana. Urte asko dira hainbat lagun bertan bizi zirela, eta tartean andoaindarrak bizi ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!