Dantza egiteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 25a, 01:00

Aiztondoko Denbora Bankuak ekimen berria abiaraziko du datorren hilaren 3an. Hileko lehen ostiraletan bildu, eta 18:00etatik 20:30etara dantzan aritzeko aukera izango dute parte-hartzaile guztiek, doan. Dantza mota ezberdinak egingo dituzte; euskal dantzak, latinoak, afrikarrak... etab. 

Alkizako balioanitzeko gelan jarri dute hitzordua eta euskal dantzetan arituko dira otsailaren 3ko saioan. Info gehiago:  943 693  930 edo aiztondokodenborabankua@gmail.com. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Alkizara joan ahal izateko autorik ez dutenekin, tren geltokian lotuko dute hitzordua, aurrez deituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!