Eresargi abesbatza, bertsolari baten laguntzarekin kantari ibiliko da kalez kale Santa Ageda bezperan. Nahi duen herritar orok har dezake parte haiekin batera, hori bai, baserritarrez jantzita etortzeko deia luzatu dute. Otsailaren 4an kultur etxetik abiatuko dira goizeko 10:00etan. Bi entsegu egingo dituzte aurrez: Urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1an kultur etxean, 20:00etan.