Santa Ageda bezperako errondak

Pedro Mari Otaño eskolako kideak, Santa Ageda bezperan kantari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Ohitura zaharrei jarraituz, Pedro Mari Otaño eskolako guraso, ikasle eta irakasleak otsailaren 4an kalez kale kantuan ibiliko dira eta herritar guztiak gonbidatu dituzte eurekin abestera. Entsegu egunak eta orduak:

-Urtarrilak 30, astelehena: 16:45, gimnasioan.

-Otsailak 1, asteazkena: 16:45, gimnasioan.

Otsailaren 4an, larunbatarekin, 18:00etan hasiko dira plazatik kantuan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!