Santa Ageda bezperako errondak

Kantu Jira, Santa Ageda bezperan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 25a, 01:00

Tolosaldeko Giltzarriak eta Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, Kantu Jira saioa egingo da Villabonako kaleetan otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan.

*Kartelean elkargunea Zentroan 18:30ean jartzen badu ere, oker dago datu hori; 11:00tan izango baita:

Entsegua bihar asteazkena, urtarrilaren 25ean izango da, 20:00etan Aljibean.

Egunean bertan baserritarrez jantzita eta makila eskuan gerturatzeko deia egin dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!