Ipuin kontaketa saio ederra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 23a, 01:00

Plazida Otaño liburutegian zuten zita haur eta gurasoek pasa den larunbat goizean. 'Ipuinen Unibertsoa familian' ekimenaren baitan, ipuin musikatuak eskaini zituzten. Gitarra, eskusoinuak, eta perkusio tresnak izan zituzten lagungarri ipuin kontalariek. Haurrek ere izan zuten musika egin eta abesteko aukera, aurrez entzundako guztien artean antzeztu zutenean. Gustura irten ziren liburutegitik saiora gerturatu ziren guztiak, eta dagoeneko, hurrengo kontaketaren zain daude.
 

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!