Martxoaren 8ko ospakizunak antolatzeko bilera irekia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 23a, 01:00

Martxoaren 8an, Emakume Langileen Nazioarteko Egunean, aurten ere ospakizun ugari antolatu nahi du Amasa-Villabonako Udalak, eta egitaraua denon artean osatzeko, bilera irekia deitu du Udalak bihar, urtarrilaren 24an:

Aldarrikapen-egun hori prestatzen hasiak dira jada udaletxeko teknikariak, baina ideiak eta ekarpenak jaso nahi dira egitaraua aberasteko.

Hori dela-eta, bilera irekia egingo da urtarrilaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!