Igeltsero lanposturako deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 20a, 01:00

Andoaingo Udalak, Beterri- Buruntza eskualdeko udalen ordezkaritzan, 1. Mailako Igeltsero Ofiziala kontratatu behar du. Aipaturiko kontratazioa 2016ko Tokiko Enplegu programen baitan egingo da, Lanbideren kofinantziazioarekin.

Lanpostuaren zereginak:

“Eskualdeko Guztion proiektua: Muraletan interbentzio artistikoak” proiektua zuzentzen duen Aparejadorearen gidaritzapean:

  • Mural artistikoak egin aurretik fatxadetako hormak/eremuak prestatzeaz arduratuko da: hormen konponketa, raseoak edota bukaera lanak egitea. Prestatuta utziko da horma oinarrizko margo lanarekin gerora mural artistikoak burutu ahal izateko.
  • Fatxada / hormen pintaketa.

Bete beharreko baldintzak
•    1. mailako igeltsero ofiziala.
•    55 urte edo gehiago izatea.
•    Beterri -Buruntza eskualdean erroldatuta egotea.
•    Langabezian eta lan eskatzaile gisa izena emanda egotea Lanbiden.

Lan baldintzak:
•    Lanaldi osoa, 4 hilabetez.
•    Soldata: Udalhitzeko 10. maila (1.967,69 euro / hileko soldata gordina).

Baloratuko diren elementuak:
•    Lan eskarmentua.
•    Euskara: 1. Hizkuntza eskakizunaren pareko maila.
•    Lantaldean aritzeko gaitasuna.
•    Lanpostura moldatzea.

Eskaerak:
•    Izen-ematea: Lanbideko lan eskaitzen web atala.
•    Epea: Urtarrilak 20.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!