Kaput antzezlana igandean Gurean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 20a, 01:00

Igande honetan, publiko guztiari zuzenduta, Ganso&Cia konpainiaren Kaput antzezlana eskainiko da Gurea antzokian, arratsaldeko 17:00etan. Sarrera: 5 euro:

Kaputek, bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen du. Kaput, barretik eta optimismotik, ikuslea gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara gerturatzen duen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da.

Dibertitzeko eta publiko guztia hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!