“Inpresio handia eragiten du”

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 20a, 01:00

Adineko jendea, haurdun dagoen emakumea, haurrak dituzten familiak... egoera ezberdin ugari topa daitezke Pilotari kaleko lehen zenbakian. Ane Urroz eta Nerea Muñoz kaltetuen lekukotza:

Ane Urroz: “Lanean nengoen eta izeba batek deitu zidan sutea zegoela esateko. Txakurrak nituen etxean eta korrika etorri nintzen, eta suhiltzaileei abisatzeko aukera izan nuen. Orduan ez genekien gauza handirik. Nahasi samarrak izan ziren hasierako une haiek. 19:30ak arte sartu ezinik, sei orduz egon ginen zain.”.

Nerea Muñoz: “Nire senarra sartu zen eta zikinkeria asko topatu zuen: Lurra, altzariak... Atariak inpresio handia eragiten du. Amaren etxean pasa dugu lehen gaua, baina etxebizitza bat eskatuko dugu eta antza aseguruak kubrituko du. Ea baten bat libre topatzen dugun hilabeterako, edo behar dugun denboraldirako”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!