Hamabost edo hogei egunez ezingo dute etxeetara itzuli

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 20a, 01:00

Portal osoak kalte handiak pairatu ditu, eta bizilagunei oraintxe jakinarazi zaie 15-20 egunetan ezin izango dutela euren etxebizitzetara itzuli. Bizilagunak banan-bana suhiltzaileekin sartzeko aukera izango dute, hainbat gauza hartu ahal izateko. Askok ibilgailua garajean daukate, atera ezinik. Bizilagun askori aseguruak alokairua ordainduko omen die. Bideoan ikusten denez, kalteak oso handiak dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!