Sutearen kaltetuak peritoekin bilduta daude

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 20a, 01:00

Sutearen biharamunean, kaltetutako bizilagunak peritoekin bilduta daude. Sutea Pilotari kaleko beheko solairuan piztu zen, eta horiexek dira kalte gehien jasan dutenak. Gainerako solairuetan kaltea keak eragindakoa da. Oraingoz ezin dira etxebizitzetara sartu, soilik suhiltzaileek.

Bideoa | Albistearen luzapena:

Sute handia piztu zen Pilotari kaleko 1 etxebizitza multzoan atzo eguerdian. Antza, etxebizitzen ondotik igarotzen ari zen emakumezko batek kea ikustean abisua eman zuen. Sutea piztu zen etxebizitzako mutila lo zegoen une horretan.

 

Villabonako sutea:
[Udal adierazpena] | [Atzoko kronika eta argazkiak]

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!