Sutearen harira Udalak egin duen adierazpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 19a, 01:00

Udal arduradunen ekimenaren berri emateaz gain, modu batera eta bestera laguntza eskaini dieten eragile guztiei eskertza adierazi die.

Udal adierazpena:

"Gaur eguerdian Villabonako Pilotari kalean sutea piztu da etxebizitza batean. Jakin orduko, Maite Izagirre, Alkate Anderea, eta Eneko Urdangarin, Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzia, bertara joan dira egoeraren berri eduki eta bertakoei laguntza eskaintzera. 

Ezbeharra pairatu duten bizilagunekin jarri dira harremanetan. Udala etxe bat aurkitzeko tramiteak egitera eskaini da, kalean gera ez daitezen. Hala ere, gaua beraien familia eta ahaideen etxeetan pasatuko dutela adierazi dute. 

Eraikinari dagokionez, bizilagunei 15 minutu eman dizkiete beraien gauza pertsonalak hartu eta etxeak husteko; hasiera batean, bihar goizerarte ezingo dute beraien etxebizitzetara itzuli. Hala ere, etxebizitza batzuek sufritu dituzten kalteak direla eta, batzuek ezingo dute egun batzuetan itzuli. 

Lerro hauen bitartez Udal gobernuak eskerrak eman nahi dizkie Udaletxearekin harremanetan jarri diren herritarrei, beraien etxeak eskaini baitituzte kaltetuak bertan hartzeko. 

Horrez gain, eskerrak eman ere sutea itzaltzen eta bertako egoera kudeatzen parte hartu duten suhiltzaile, ertzain, udaltzaingo, udaleko brigada eta osasun teknikari eta langileei".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!