Sutea Pilotarien kaleko etxebizitza batean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 19a, 01:00

Suhiltzaileak lanean ari dira Villabonako Kale Nagusiko etxebizitza batean piztu den sutea guztiz itzali nahian. Indar handia hartu dute garrek eta suaz gain, kea ere luze-zabalean hadatu da. Badirudi manta elektriko batek su hartu ondoren piztu dela sutea, Behar Zana elkartearen gaineko lehen solairuan. Kearen eraginez, bizilagun bat etxetik atera behar izan dute suhiltzaileek, baina zauriturik ez dagoela dirudi.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!