Bien arteko ezberdintasun nagusietako bat, sagardoa ekoizteko baliatzen den sagarraren jatorrian dago. Hurrengo 15 urteotan bi marka publiko hauek elkarbizitzea aurreikusten du sektoreak, baina etorkizuneko erronka, sagardoa %100 bertako sagarrarekin ekoiztea da. Honatx beraz, hemendik aurrera izango ditugun bi zigiluen berezitasunak:
• Euskal Sagardoa jatorri-deitura: bertako sagarrarekin bakarrik eginiko sagardoa eta kalitate-bermea duena. Eusko Label sagardoaren lekukoa hartuko du. Kontseilu Arautzaileak kudeatuko du marka, eta bertan, sagargile eta sagardogile sektoreak eta administrazioek izango dute ordezkaritza. Aburuza (Aduna), Aialde Berri (Usurbil), Alorrenea (Astigarraga), Altzueta (Hernani), Añota (Azpeitia), Astarbe (Astigarraga), Barkaiztegi (Donostia), Begiristain (Ikaztegieta), Bereziartua (Astigarraga), Eula (Urnieta), Gartziategi (Astigarraga), Gurutzeta (Astigarraga), Iparragirre (Hernani), Iruretxiki (Zestoa), Isastegi (Tolosa), Itxasburu (Hernani), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Oiharte (Zerain), Ola (Irun), Olagi (Altzaga), Otatza (Zerain), Petritegi (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Satxota (Aia), Tximista (Ordizia), Txindurriturri (Deba), Zapiain (Astigarraga) eta Zelaia (Hernani).
• Gorenak: bertan eginiko sagardoa bertako eta kanpoko sagarra erabiliz eta kalitate-bermea duena. Lehen dozena bat sagardotegik erabili ahal zuten, aurrerantzean ordea baldintzak betetzen dituzten sagardogile guztiek baliatu ahalko dute. HAZI Fundazioak kudeatuko du marka. Alorrenea (Astigarraga), Altzueta (Hernani), Barkaiztegi (Donostia), Begiristain (Ikaztegieta), Egi-Luze (Errenteria), Gartziategi (Astigarraga), Gaztañaga (Andoain), Gurutzeta (Astigarraga), Isastegi (Tolosa), Olaizola (Hernani), Sarasola (Asteasu), Zapiain (Astigarraga), Zelaia (Hernani).