Hemezortzigarren txapela Loitegirentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2017ko urt. 19a, 01:00

Julen Loitegi dagoeneko klubeko pilotari garrantzitsuena da, igandekoarekin denera 18 txapel eskuratu baititu. Beste hamar alditan txapeldun-orde izan da eta horrez gain brontzezko bi domina ditu.

Trinketeko Gipuzkoako txapelketaren finaletan bi urnietar lehiatu ziren joan zen asteburuan Urnietan, eta biak txapeldun izan ziren. Zorionak Eñaut Esnaolari, Julen Loitegiri eta UKE taldeko kide guztiei.
Bigarren mailako finalean Eñaut Esnaola nagusitu zen. Bere hirugarren txapela da.

Finalak
Urnieta 40-32 Pagazpe
Loitegi-Landa
Urnieta 40-9 Intza
Esnaola-Solano

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!